Nortzuk Gara

Kaixo, lagun!

Gasteizko Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle taldeko koordinatzailea eta kideak gara, eta Literatur Agenda Feministak sarean webgunea kudeatzen dugu. Orrialde honen bitartez, Euskal Herrian zehar dauden euskarazko irakurle talde feministen berri eman nahi dugu. Taldeen informazioaz gain, burutzen ditugun ekintzak eta proiektuak, eta argitaratzen ditugun dokumentuak hemen aurkituko dituzue orrialdean nabigatzen duzun bitartean.

Gure taldea 2015 urtean hasi zen, Gasteizko Jabetza eskolak EHUko irakaslea den Gema Lasarte Leoneti proposamena luzatu zioenean. 6 urte daramatzagu elkarrekin, eta hilabetero aurkitzen gara bi orduz, urriatik maiatzera. Elkarren artean partekatutako esperientziek (ekitaldiak, bisitak, kedadak, merendolak…) taldearen sendotzea bermatu dute. Horretaz gainera, irakurtzen ditugun liburuen iruzkinak publikatzeko sare sozialez baliatzen gara (ikus ezazu gure Instagram kontua!)

Harremanetarako

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero,
bete itzazu hurrengo galderak.

Hemen aurkituko gaituzu

Sorginenea Emakumeen Etxea
Etxanobe Jauregia, Santa Maria 11. Gasteiz