Booktegik, Nafar Ateneoarekin batera, Heptamerona – Nafarroako erreginaren liburua egitasmoa abian jarri du.
Margarita Nafarroakoak 1559an idatzi zuen Heptamerona. Frantsesez idatzi zuen, eta gaur arte ez da inoiz euskarara itzuli. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute liburua, eta zortzi egunetan antolatuta daude.
Hainbat ipuinen ikuspuntu aurrerakoiak ere –besteak beste, genero-ikuspegitik– gaur egungo irakurleentzako erakargarri bihurtzen du Nafarroako erreginaren liburua.
Gure proiektua liburu osoa itzultzea da. Urtero itzulitako 'eguna' jendaurrean irakurriko da. Iruñeko Kondestablen gauzatuko da lehen irakurketa-saioa, 2021ko urriaren 2an.
Egitasmoa finantziatzeko crowdfunding bat antolatu dute. Ekarpena egin nahi baduzu, edo irakuraldian parte hartu, webgune honetara jo, mesedez:
https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/heptamerona-nafarroako-erreginaren-liburua
Heptamerona_aurkezpena