Liburuetaz mintzatzen: Erabili goldea hilen hezurren gainetik

Gaurkoan, Baionako Irakur!zaleak taldetik datorkigu Maite Berrogain Ithurbide gomendio literarioa egitera. Olga Tokarczuk, Nobel saridunaren Erabili goldea hilen hezurren gainetik (Elkar,2020) eleberria irakurri du. Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczek itzulia, Janina Duszejko ingeniari erretiratuaren istorioa kontatzen digu eleberri honek. Janina Duszejko orain ingeleseko irakaslea da Polonia hego-mendebaldeko bazter menditsu batean. Neguan ez da ia inor bizi paraje haietan, baina hala ere hildakoak agertzen hasiko dira, eta guztiek ere ezkutuko ehizarekin lotuak, nonbait. Thriller itxurapean, gogoeta literario, ekologiko eta metafisikoak biltzen dituen eleberri mamitsua da.

Goza ezazue Maiteren iruzkinaz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude