Literaturzale feministen topaketak

2022ko uztailaren 1ean eta 2an Gasteizko Emakumeen Etxean LITERATURZALE FEMINISTEN TOPAKETAK antolatu ditu Sareinak taldeak Gasteizko Emakumeen Etxearen laguntzarekin.Bi urtez euskal literaturako eragile feministekin sarean elkarrizketan egon ostean garatuko da topaketa. Egitaraua atxikita duzue. Bi egun iraungo du, goizeko 10.00etatik ilunabarreko 20.00ak bitartean. Hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak eta omenaldi bat izango ditugu. Bi egun horietan euskal Jarrai ezazu irakurtzen

Lekeitio BHIko irakurle taldearen hitzordu berria

Lekeitio BHIko irakurle taldeak hurrengo irakurzale topaketa izango du aste honetan. Otsailaren 17an, osteguna, arratsaldeko 15:30ean batuko dira eskolan Slavenka Drakulicen Hemen ez banengo bezala liburua komentatzeko. Bi zati izango ditu tertuliak: lehenengo irakurleok haien artean komentatuko dute liburua. Ostean, Google Meet bitartez elkartuko dira Amaia Apalauzarekin, berak itzuli baitu Drakulicen lana. Inork ekitaldira joan nahiko Jarrai ezazu irakurtzen

Aitaren Etxearen kartografia literarioaren erakusketa Gasteizko Emakumeen Etxean

Gasteizko Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle taldeak eta Gasteizko Emakumeen Etxeko Eleen Ganbara liburutegiak elkarlanean antolatu dute Aitaren Etxea (Euskadi Saria, 2020) eleberriaren inguruko kartografia literarioaren eraskusketa. Erakusketa ikusgarri egongo da 2022ko otsailaren 9tik martxoaren 9ra, Gasteizko Emakumeen Etxean. 2021eko apirilean irakurle taldearen zenbait kidek Aitaren Etxean aurkezten den Gasteiz berezi hori ezagutzeko aukera izan Jarrai ezazu irakurtzen

Feminist Agenda literatur klubak Aitziber Etxeberria Garro elkarrizketatzen du

Gure azken hizketaldi feministan Aitziber Etxeberriaren Olivetti liburuaz aritu ginen eta gure gozamenerako Aitziber bera izan zen gurekin. Hala, aukera hoberena izan genuen liburua ongi aztertzeaz aparte, idazlearengana hurbiltzeko, ba, oso gertuko eta erantzuteko prest azaldu zen. Jarraian berarekin izandako solasaldiaren zati batzuren transkripzioa datorkizue. Aitziber, zure adinerako ia 4 eleberri eta haur literaturarako liburu Jarrai ezazu irakurtzen

Sarako Biltzarraren ekitaldia: Emazteak eta Euskal Literatura

Urtero egin izan den moduan, aurten Sarak hartuko du berriz ere Euskal Idazleen biltzarra. 2021ko urriaren 8-11 bitartean Saran izango dira Euskal Literaturaren inguruko ekitaldi bereziak. Horien artean, urriaren 11an Egun profesionala izango da. Aurtengo gaia "Emazteak eta Euskal Literatura" izango da. Antolatzaileek gonbitea zabaldu nahi dute. Bertara hurbildu nahi bazarete, aldez aurretik izena ematea Jarrai ezazu irakurtzen