Aitaren Etxearen kartografia literarioaren erakusketa Gasteizko Emakumeen Etxean

Gasteizko Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle taldeak eta Gasteizko Emakumeen Etxeko Eleen Ganbara liburutegiak elkarlanean antolatu dute Aitaren Etxea (Euskadi Saria, 2020) eleberriaren inguruko kartografia literarioaren eraskusketa. Erakusketa ikusgarri egongo da 2022ko otsailaren 9tik martxoaren 9ra, Gasteizko Emakumeen Etxean.

2021eko apirilean irakurle taldearen zenbait kidek Aitaren Etxean aurkezten den Gasteiz berezi hori ezagutzeko aukera izan zuten Karmele Jaio idazlearekin batera. Oinez egindako kartografia literario horren berri daukazue hemen sakatuz, eta ibilaldi literarioaren lekuko literarioa ikusi nahi baduzue, ez ezazue galdu erakusketa hau.

CARTEL-A3-REDUCIDO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude