Literaturzale feministen topaketak

2022ko uztailaren 1ean eta 2an Gasteizko Emakumeen Etxean LITERATURZALE FEMINISTEN TOPAKETAK antolatu ditu Sareinak taldeak Gasteizko Emakumeen Etxearen laguntzarekin.
Bi urtez euskal literaturako eragile feministekin sarean elkarrizketan egon ostean garatuko da topaketa. Egitaraua atxikita duzue. Bi egun iraungo du, goizeko 10.00etatik ilunabarreko 20.00ak bitartean. Hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak eta omenaldi bat izango ditugu. Bi egun horietan euskal literatuta aztertuko da iraganari nahiz orainari begiratuz ikuspegi feminista batetik, etorkizunari nola heldu ikusteko asmoz.
Idazleak, irakasleak, argitaratzaileak, irakurleak, literaturzaleak… 25 lagunetik gora parte hartuko dute egitasmo hau dinamizatzen. Izen ematea ekainaren 13an zabaldu da: 10 euro ordainduko dira eta egun bakoitzean zein lantegitara joan nahi duzuen adierazi beharko duzue lantegiak lehentasunen arabera ordenatuz. Sartu zaitezte esteka honetan izena emateko . Kontakturako helbidea honako hau da: literaturzale.feministak@gmail.com eta instagramen jarraitu ahal gaituzue: https://www.instagram.com/literaturzalefeministak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude