Angulemako Margaritaren L'Heptameron liburuaren euskaratze proiektuaren irakurraldia

Booktegik, Nafar Ateneoarekin batera, Heptamerona – Nafarroako erreginaren liburua egitasmoa abian jarri du. Ekitaldia eta proiektua abian jarri duen taldeak hurrengo mezua zurekin partekatzeko eskatu du:

Kaixo,
Zuengana jotzen dut, jakinarazteko Nafar Ateneoa Booktegirekin batera Angulemako Margarita, Nafarroako erregina izan zenak idatzitako Heptameron obra euskarara itzultzeko proiektuan gabiltzala, eta dagoeneko 1. atala itzulita dagoelarik, irakurraldi bat antolatu dugula datorren
urriaren 2an, Kondestabe jauregian. Liburua 7 ataletan dago banatua eta asmoa da urtero atal bat itzuli eta atal horren irakurraldia egitea, obrari ikusgarritasuna emateko eta baita Angulemako Margaritaren pertsonaiak daukan garrantziari. Irakurraldia irekia izango da eta irakurleen zerrenda prestatzen ari gara. Irakurtzeko prest dagoen edonork dauka aukera bertaratzeko. 10 minutuko pasarteak irakurriko ditu pertsona bakoitzak (norbaitek gehiago nahi badu, arazorik ez). Zerrendan izenak jaso eta bakoitzari irakurriko duen pasartea esleituko diogu eta aldez aurretik bidali, prestatuta eraman ahal izan dezan.
1 atala jada eskuragarri dago Booktegi plataforman:
https://booktegi.eus/liburua/260/heptamerona-%93nafarroako-erreginaren-liburua-margaritanafarroakoa

Esandako moduan, Iruñeko Kondestablen gauzatuko da lehen irakurketa-saioa, 2021ko urriaren 2an. Parte hartu nahiko bazenu irakurle gisa, bidali ezazu zure izen-abizenak, posta elektroniko helbidea eta telefono zenbakia hurrengo helbidera: heptameronaitzulpena@gmail.com
Animatu zaitezte!

Margarita Nafarroakoak 1559an idatzi zuen Heptamerona. Frantsesez idatzi zuen, eta gaur arte ez da inoiz euskarara itzuli. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute liburua, eta zortzi egunetan antolatuta daude.

Heptamerona_aurkezpena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude