Booktegik, Nafar Ateneoarekin batera, Heptamerona – Nafarroako erreginaren liburua egitasmoa abian jarri du. Ekitaldia eta proiektua abian jarri duen taldeak hurrengo mezua zurekin partekatzeko eskatu du: Kaixo,Zuengana jotzen dut, jakinarazteko Nafar Ateneoa Booktegirekin batera Angulemako Margarita, Nafarroako erregina izan zenak idatzitako Heptameron obra euskarara itzultzeko proiektuan gabiltzala, eta dagoeneko 1. atala itzulita dagoelarik, irakurraldi bat Jarrai ezazu irakurtzen
Nafarroako irakurle taldeak
Leitzaldeko Sastrakak taldearen Irakurketa Feministak
Sastraka Leitzaldeko talde feministak bere "Irakurketa Feministak" ekimenarekin irekiko du ikasturtea. Irailaren 23an, Atekan, arratsaldeko 18:30tan bilduko dira Virginie Despentesen King Kong Teoria liburua komentatzeko. Garrantzitsua, ekimen ez mistoa da!
Angulemako Margaritaren L'Heptameron liburuaren euskaratze proiektua
Booktegik, Nafar Ateneoarekin batera, Heptamerona – Nafarroako erreginaren liburua egitasmoa abian jarri du. Margarita Nafarroakoak 1559an idatzi zuen Heptamerona. Frantsesez idatzi zuen, eta gaur arte ez da inoiz euskarara itzuli. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute liburua, eta zortzi egunetan antolatuta daude. Hainbat ipuinen ikuspuntu aurrerakoiak ere –besteak beste, genero-ikuspegitik– gaur egungo irakurleentzako erakargarri Jarrai ezazu irakurtzen