Arabako Errioxako Irakurle Taldea

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Biasteri
Hasiera data: 2020ko apirila
Zenbatero elkartzen da? Hilabetean behin, ostiral batean
Saioek zenbat irauten dute? Bi ordu inguru (17-19)
Koordinatzaileak: Laia Eskola
Funtzionamendua: Egilea eta liburua aurkeztu eta kontestualizatu irudien edo bideoen bitartez, jolasak, pasarteak...
Nork kudeatzen du? Ainhoa Aldazabal Gallastegi