Barnekaldeko Irakurle Taldea

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Sabaia Kontsumo Elkartea, Oztibarre
Hasiera data:
Zenbatero elkartzen da? Hitzorduak partaideen artean adosten dituzte. Harremanetan jarri koordinatzailearekin
Saioek zenbat irauten dute? Ordu bat edo ordu eta erdi
Koordinatzaileak: Ainize Madariaga
Funtzionamendua: Emakume zein gizon idazleak idazten dituzten testuak irakurtzen dituzte. Genero ikuspegia lantzen da, beste gai batzuen artean. Noizbehinka idazleak gonbidatzen dituzte, esateko Itxaro Borda edo Bea Salaberri.
Nork kudeatzen du? Ainize Madariaga