Irakur!zaleak

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Baionako mediateka eta Eusko Ikaskuntza
Hasiera data: 2017 inguru
Zenbatero elkartzen da? Hilaren lehenengo astelehenean (iraila-uztaila).
Saioek zenbat irauten dute? Bi ordu inguru
Koordinatzaileak: Kolektiboan koordinatzen dira
Funtzionamendua: Talde moduan erabakitzen dute zein liburu irakurriko diren hiruhilabete bakoitzean. Askotan ipuin bildumak irakurri dituzte, baita eleberriak ere. Iparraldeko zein Hegoaldeko idazleak irakurtzen dituzte. Tarteka, idazleak gonbidatu dituzte euren saioetara: Amets Arzallus, Marikita Tambourin, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez...
Nork kudeatzen du? Irakur!zaleak irakurle taldeak