Leitzako Irakurle Talde Feminista

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Leitza
Hasiera data: 2020ko martxotik
Zenbatero elkartzen da? Hiru hilean behin
Saioek zenbat irauten dute? Ordubete inguru
Koordinatzaileak: Sastraka talde feminista
Funtzionamendua: Liburu aukera desberdinak saioan bertan proposatzen dira, eta denen artean erabakitzen da zein liburu irakurriko den hurrengoa (Mezularitza digitalaren bidez komunikatzen dira). Liburuak, normalean, kideetako batzuk dituztenak dira eta beraien artean pasatzen dituzte. Horretaz gainera, Leitzako liburutegitik eta Nafarroako Liburutegien saretik ale batzuk eskuratzen dira. Idazle eta itzultzaileen bisitak izaten dituzte.
Nork kudeatzen du? Sastraka talde feminista