Kartografia Literarioak Gasteizen: Karmele Jaioren Aitaren Etxea ezagutzen

2021ko apirilaren 17an Aitaren Etxeari sorlekuak jarri zizkion Karmele Jaiok Gasteizen. Matxete plazatik eskailerak igo eta Olarizura beha jarri gintuen Karmele Jaiok. Hantxe kokatzen baita eleberriaren hasera, hantxe Ismaelek bere begiradaren bidez denbora atzera botatzen du eta modu espazialean kokatzen du bere bizitza. Panoramika zabal bat non kanpotik ikusten duen bere bizitza eta aski ederki esaten digun bizitzaren nahiz identitatearen eraikuntza perspektiba kontua dela. Begirada hegemoniko horretatik abiatu zuen kontaketa Jaiok eta ondoren
Gaztetxera eraman gintuen non Ismaelek eta haren arreba Libek euren bibliografia musikala ez
ezik ibilbide politikoak eraiki zituzten eta betirako banatu ziren. Gaztetxea garaiko musiken
paradigma eta pertsonaien bibliografia musikalaren eragilea. Kantu horien artean Hil ezazu
zure aita Hertzainak taldearena aipatu du Jaiok eta aitortu digu liburuaren izenburua ez izateko
arrazoi bakarra itzulpena izan zela eta horregatik egin zuela Aitaren etxearen alde. Aresti eta
Hertzainek artean Arestirenak aterki zabalagoa eskaintzen zion gaiari nonbait. Ondoren, La
Bodega tabernara joan ginen non parranda bukatutakoan etxerako bide ilunak aipatzen zituen
Jaionek eta Karmelek bere burua ikusten zuen kale horietan. Beldurraren geografia bat oso
emakumeena.

Edozein kale kantoi desorduetan benetan arrikutsua izan daitekeelako
emakumeentzat. Leku hauek, idazleak esan bezala, batzuk sinbolikoak dira, ez ordea beste
batzuk, eleberrian zehar azaltzen baitira. Idazleak toki bakoitzean gelditu eta pasarte bat
irakurri digu. Ondoren patio obrero batera eraman gaitu, arropak eskegita eta pobrezia
erakuslehio. Testuak zioen Jaioneren ahotsean, nola sentitzen diren euskaldun osoak ez
direnak edota euskaldun berriak esan beharrean kanpotik etorritako euskaldun erdiak
sentitzen direnak, halxe sentitzen baitzen kanpotik Gasteizera biztzera etorritakoen alaba.
Emigrazioaz gain, zaintza aipatu nahi izan zuen Jaiok eta katedral berriaren ondora eraman
gintuen eta gogoratu zigun liburuko pasarte hori non emakume idazleak umeak parkera
eramaten dituen aita bakean idazten uzteko. Hartara emakume eta gizon idazleen arteko
arrakala azpimarratuz. Bukatzeko, Inazio Aldekoara eraman gintuen, finean nobela
metaliteratura baita non pertsonaiak pertsonaietaz diharduten, baina batez ere emakume
idazleek egin behar duten peregrinajeaz gizonezko guztien aitortza eske aurrera egiteko.
Aitatik abiatu, senarratik segi eta editorialak kasu egin arte. Generoa finean, perspektiba,
indarkeria, intersekzionalitatea eta zaintza kontuekin eraikia dagoelako Aitaren etxearen
kartografia horren lekuko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude