Aurizberriko irakurle taldea

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Aurizberri
Hasiera data: 2020ko azaroan
Zenbatero elkartzen da? Sei saio egiten dira ikasturtean
Saioek zenbat irauten dute? Ordu eta erdi inguru
Koordinatzaileak: Mikel Antza
Funtzionamendua: Koordinatzaileak liburua proposatzen du. Partaideek hilabete daukate liburua irakurtzeko. Saioaren egunean, koordinatzaileak liburuaren inguruko argibideak eta bere hausnarketak eman eta gero, partaide bakoitzak bere lehen hausnarketa eta inpresioak ematen ditu, ondoren denon arteko iritzi trukeari heltzeko.
Nork kudeatzen du? Auritzeko Euskara Teknikariak eta Aezkoako Euskara Teknikariak