Lekeitio BHIko irakurle taldearen hitzordu berria

Lekeitio BHIko irakurle taldeak hurrengo irakurzale topaketa izango du aste honetan. Otsailaren 17an, osteguna, arratsaldeko 15:30ean batuko dira eskolan Slavenka Drakulicen Hemen ez banengo bezala liburua komentatzeko. Bi zati izango ditu tertuliak: lehenengo irakurleok haien artean komentatuko dute liburua. Ostean, Google Meet bitartez elkartuko dira Amaia Apalauzarekin, berak itzuli baitu Drakulicen lana. Inork ekitaldira joan nahiko Jarrai ezazu irakurtzen

Feminist Agenda literatur klubak Aitziber Etxeberria Garro elkarrizketatzen du

Gure azken hizketaldi feministan Aitziber Etxeberriaren Olivetti liburuaz aritu ginen eta gure gozamenerako Aitziber bera izan zen gurekin. Hala, aukera hoberena izan genuen liburua ongi aztertzeaz aparte, idazlearengana hurbiltzeko, ba, oso gertuko eta erantzuteko prest azaldu zen. Jarraian berarekin izandako solasaldiaren zati batzuren transkripzioa datorkizue. Aitziber, zure adinerako ia 4 eleberri eta haur literaturarako liburu Jarrai ezazu irakurtzen

Kartografia Literarioak Gasteizen: Karmele Jaioren Aitaren Etxea ezagutzen

2021ko apirilaren 17an Aitaren Etxeari sorlekuak jarri zizkion Karmele Jaiok Gasteizen. Matxete plazatik eskailerak igo eta Olarizura beha jarri gintuen Karmele Jaiok. Hantxe kokatzen baita eleberriaren hasera, hantxe Ismaelek bere begiradaren bidez denbora atzera botatzen du eta modu espazialean kokatzen du bere bizitza. Panoramika zabal bat non kanpotik ikusten duen bere bizitza eta aski ederki Jarrai ezazu irakurtzen