Feminismoan Itzel Irakurle Taldea

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Koldo Mitxelena BHI (Gasteiz). Eskolako ikasleak dira.
Hasiera data: 2019
Zenbatero elkartzen da? Urtean lau aldiz
Saioek zenbat irauten dute? Bi ordu
Koordinatzaileak: Alaitz Andreu
Funtzionamendua: Emakumeen lanak irakurtzen dira, bereziki gazteentzako idatziak direnak. Ordubetez liburua komentatzen dute eta ondoren gaiarekin loturiko bideoak, artikuluak irakurri eta debatean aritzen dira.
Nork kudeatzen du? Gasteizko Berdintasun Zerbitzuak kudeatzen duen Feminismorako Jabekuntza Eskola (haur eta nerabeen atalean).