Sexu-Genero Mintegia

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (EHU) eta online
Hasiera data: 2019/2020 ikasturtea
Zenbatero elkartzen da? Hilabetean behin
Saioek zenbat irauten dute? Bi ordu inguru
Koordinatzaileak: Amaia Alvarez-Uria
Funtzionamendua: Egilea eta liburua aurkeztu eta kontestualizatu, liburuan jorratzen den gaia kokatu, liburuak (literarioak eta saiakera feministak), komikiak, serieak eta filmeak lantzen dira. Azala eta irudia komentatu, irakurketa esperientzia partekatu, aukeratutako pasarteak irakurri eta norberaren esperientziarekin lotu, hezkuntza eta unibertsitatearekin loturak egin, ... Euskaraz hitz egiten dugu eta denon parte hartzea orekatua izatea zaintzen da. Bi lan irakurri/ikus-entzun behar dira saio bakoitzerako, bata derrigorrezkoa da (landuko dugun liburua) eta bigarrena osagarria (beste liburu bat, ikus-entzunezko bat, edo komiki bat)
Nork kudeatzen du? Amaia Alvarez-Uriak