Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:
"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.
Gabon, maitea."
(Mari mutil handi baten bluesa)
Kokapena: Donostiako Emakumeen Etxea |
Hasiera data: 2011 |
Zenbatero elkartzen da? Hilean behin, urritik ekainera arte |
Saioek zenbat irauten dute? Bi ordu |
Koordinatzaileak: Iratxe Retolaza (Emagin Elkartea) |
Funtzionamendua: Hilean behin liburu edo testu baten inguruko solasaldia. Horrez gainera, urtean behin afaria antolatzen da, eta Emakumeen Etxeko jaieta irakurraldia egiten da. |
Nork kudeatzen du? Donostiako Emakumeen Etxea elkarteak |