Donostiako Irakurle Taldea

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Donostiako Emakumeen Etxea
Hasiera data: 2011
Zenbatero elkartzen da? Hilean behin, urritik ekainera arte
Saioek zenbat irauten dute? Bi ordu
Koordinatzaileak: Iratxe Retolaza (Emagin Elkartea)
Funtzionamendua: Ikasturte bakoitzean gai bat lantzen da, eta gai horrekin loturiko euskal literaturako liburuen solasaldiak egiten ditugu. Urtean behin idazle batekin egonaldiak edo irteerak antolatzen ditugu 2018. urtetik aurrera. Horrez gainera, urtean behin afaria antolatzen da, eta Emakumeen Etxeko jaieta irakurraldia egiten da.
Nork kudeatzen du? Donostiako Berdintasun Sailak