Katukale Irakurle Kluba

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Getaria
Hasiera data: 2011
Zenbatero elkartzen da? Hilabetero, hamar saio irailetik ekainera
Saioek zenbat irauten dute? Bi ordu inguru
Koordinatzaileak: Uxue Alberdi
Funtzionamendua: Genero ezberdinetako liburuak lantzen dira (poesia, saiakera, eleberria, ipuinak...), tertulian aritzen dira. Liburuen erdiak itzulpenak dira. Bi hilean behin, idazlea/ itzultzailea bisitan etortzen da. Egun horietan, taldea aldez aurretik biltzen da liburuaren inguruko inpresioak partekatzeko.
Nork kudeatzen du? Getariako Udaletxeak