Aiaraldeko Irakurle Txoko Feminista

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Laudio (momentuz online)
Hasiera data: 2018/2019 ikasturtea
Zenbatero elkartzen da? Hilean behin, hileko hirugarren asteazkenetan
Saioek zenbat irauten dute? Bi ordu
Koordinatzaileak: Josune Muñoz, hasieratik. ikasturte honetan Matxalen Gaminderen laguntzarekin. Skolastikan formakuntza egiten dabilen dinamizatzailea
Funtzionamendua: Aurreko ikasturtearen azken egunean irakurriko ditugun liburuak aurkezten dira. Ikasturtean zehar hilero liburu bat komentatzen da. Liburuak Laudioko liburutzaintzaren laguntzaz lortzen dira. Daudenean abisatzen da eta emakumeak bila joaten dira. Liburuak literatur genero guztietakoak izaten dira: saiakera, autobiografia, poesia, errelatoak, eleberriak, antzerki lanak, komikiak… hori baita gure txokoaren ezaugarri handi bat. Bestea, online dela. Aurreko egunetan saio bakoitzaren lotura bidaltzen da sortu dugun mezu taldera
Saio guztietan liburua irakurtzeaz gain, liburua edo egilea edo gaiarekin zerikusia duen powerpoint bat ikusten eta komentatzen da. Bukatutakoan, irakurtzen jarraitzeko bibliografia banatzen da
Nork kudeatzen du? Miren Urrestik, Aiaraldeko Euskara teknikariak.