Lekeitio BHIko Irakurle taldea

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Lekeitioko Institutua
Hasiera data: 2020/201
Zenbatero elkartzen da? 6 astero edo. Hitzordu bakoitzaren amaieran erabakitzen dute noiz izango den hurrengo bilera.
Saioek zenbat irauten dute? Ordu bat edo ordu eta erdi (aurten, astelehenetan 15:45etan)
Koordinatzaileak: Koordinatzaile finko bat ez dago.
Funtzionamendua: Ikasturte hasieran, nork bere liburu proposamena ekarri eta bat aukeratu zuten, eta handik aurrera tertulia bakoitzaren amaieran hurrengo liburua eta data zehaztu dute. Aurten ikasle, ikasle ohi, irakasle eta guraso taldera zabalduta dagoen egitasmoa da, baina helburua talde irekia izatea da, herrira zabalduta.
Nork kudeatzen du? Lekeitiko Institutua