Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle klubaren 2021ko udarako gomendioak

Talde kide guztien artean elaboratu dugu. Denon gustoak daude hor jasota. Beraz, denetarik daukazue. Euskaraz atera berri direnak, euskaratu direnak nahiz gazteleraz egin eta itzuli direnak. Poesia, eleberriak, saiakera. Feminismoa. Pentsamendu kritikoa. Seguru liburu ederrak direla. Udan irakurtzekoa aproposak. Bat ez zaizula gustatzen, utzi eta beste bat hartu. Espero dut guk adina gozatzea irakurtzen. Eta baten bat bat bereziki gustatu bazaizu segi gomendatzen eta guri bidenabar idazten badiguzu, bejondeizula!!!

Mila esker eta gozatu, irakurri uda.

1. Turista klasea, Kattalin Miner (Susa, 2020): Adiskidetasuna, elkartasuna, norberarengandik erauzi ezin ditugun beldurrak. Kattalin Minerren bigarren nobela.
2. Olivetti, Aitziber Etxeberria (Erein, 2020): Notarioaren bisita tramite hutsa izango dela pentsatzen du. Testamenduak, ordea, aitaren azkar borondatea ez ezik amarena dakar. Aitziber Etxeberriaren 3. nobela.
3. Zendabalitz, Erika Elizari (Elkar, 2020): Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barruan hamaika bidaiari eta beste hainbat istorio. Igartza saria irabazi du.
4. Nik kantatu eta dantzatu egiten du mendiak, Irene Solá (Alberdania, 2020): Oraindik bada jendea literatura zer den galdezka dabilena. Erantzuna liburu honek dauka.
5. Ibaiertzeko ipuina, Oihane Amantegi (Elkar, 2020): Ibai bat, Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko bazter galdu batean, zehazten ez den garai ia mitiko batean.
6. Aldibereko, Ingeborg Bachmann (Erein, 2019): Paper-ertz batean egindako bozeto moduko batzuk dira ipuinok Bachmannentzat, eta, emakume batzuen erretratua egiteaz gainera, garai jakin bateko ohiturak ere erakutsi nahi izan zituen.
7. Nola gorde errautsa kolkoan, Miren Agur Meabe (Susa, 2020): Izenburu alegoriko bezain ironikoa dauka Miren Agur Meaberen poesia liburu berriak, zeinetan azken hamarkadan idatzitako poemak biltzen dituen.
8. Erabili goldea hilen hezurren gainetik, Olga Tokarczuk (Elkar, 2020): Nobel Saria irabazi du. Irakurri eta zeuk esan zer den goldearen kontu hori.
9. La brecha orgásmica, Paola Damonti (Katakrak, 2020): Emakumeen %80ak ez dute orgasmorik koitan, eta segi irakurtzen...
10 Necesitamos nombres nuevos, NoViolet Bulawayo (Salamandra, 2018): Man Booker eta Guardian First Book sarietako finalista da, eta mota guztietako sari ugari jaso ditu. Pertsonek ezbehar handienei aurre egiteko eta esperientziatik indarberrituta ateratzeko duten gaitasun mugagabeari buruz idatzi duen lehen eleberria.
11. Un guiso de lentejas, Mary Cholmondeley (Nocturna, 2019): Mary Cholmondeleyren kontakizun autobiografikoa da. Cholmondeley beti ibili zen pauso bat aurretik, idazleen laguna, feminista iraultzailea, 1893an ezagutzera eman zena.
12. Panza de burro, Andrea Abreu (Barrett, 2020): Bitxikeria bat da, hitzaren zentzurik onenean. Andrea Abreu (Tenerife, 1995) kazetari eta idazlearen lehen eleberria da.
13. Me llamo Lucy Barton, Elizabeth Strout (Duomo Ediciones, 2016): Manhattango erdigunean dagoen ospitaleko gela batean, bi emakumek bost egun eta bost gauez hitz egiten dute atsedenik gabe.
14. Mis últimos 10 minutos y 38 segundos en este extraño mundo, Elif Shafak (Lumen, 2020): Bihotzaren taupada eten eta hamar bat minutura garuna aktibo dago. Tarte horretan, Leilaren gorpua Istanbulgo zaborrontzi batean dagoen bitartean, denborak aurrera egiten du eta, minutuz minutu, oroitzapen berri bat ekartzen dio.
15. Pequeñas mujeres rojas, Marta Sanz (Anagrama, 2020): Arturo Zarco detektibearen trilogia itxi da, memoriari buruzko kontakizunak disekzionatuz.
16. El lunes nos querrán, Najat El Hachmi (Ediciones Destino, 2020): Azken Patriarkaren egilea. Nadal Saria 2021 irabazi du nobela honekin.
17. Micropoemas, Ajo (Arrebato, 2010): María José Martín (Saldaña, 1963), Ajo bezala ezaguna, poeta intimisten molde estatistiko eta egunsenti guztiak hausten ditu.
18. La vida sin maquillaje, Marysé Condé (Impedimenta, 2020): Boli Kosta, Ginea, Ghana eta Senegalek osatzen dute Maryseren bizi-eraldaketaren eszenatoki poliedrikoa; sozialismo afrikarraren zirkulu iraultzaileetan barrena ibiltzen da, eta sormen literarioaren sukarrari ematen zaio, hainbat maitasun-desengainuri, nahi gabeko amatasunaren oztopoei eta zurztasunaren hondamendi emozionalei aurre egiten dien bitartean.
19. Tierra de amor y ruinas, Oddny Eir (Sexto Piso, 2019): Banandu berri den hogeita hamar urteko idazle gazte bat, harreman berri baten zalantzazko eremua aztertzen hasi berria, Islandia aurreko hamarkadaren amaieran suntsitu zuen finantza-krisi larriaren ondoren, bat-batean lurralde ezezagunean dago.
20. A la agonía del Eros, Byung- Chul Han (Herder, 2014): XXI. mendeko gizarte birtualak hanpatutako nartzisismoak eta exhibizionismoak Erosen desagertzearekin mehatxatzen dute. Desagertzeko arriskuan al daude misterioa, fantasia, maitasuna, erotismoa, baita protesta politikoa ere?
21. Sociedad de la transparencia, Byung- Chul Han (Herder, 2014): Google eta sare sozialak, askatasun gune gisa aurkezten direnak, panoptiko handi bihurtu dira, Benthamek XVIII. mendean irudikatutako espetxea, non zaindariak ezkutuan ikus ditzakeen preso guztiak.