The Global Conference on Women and Gender: Gender, Politics, and Everyday Life: Power, Resistance, and Representation kongresuan aurkezpena

Christopher Newport Unibertsitateak (Virginia) martxan jarritako nazioarteko kongresu honen 24. mahainguruan (“Literary Power and Representation”) parte hartu genuen, “Raising awareness about the Feminist Reading Clubs in Euskal Herria: Feminist Agenda Euskal Literaturan, a Case Study” komunikazioa aurkeztuz. Aurkezpen honen oinarria irakurle kluben sareen berri ematea izan zen. Irakurle talde feministen jatorriaz mintzatzeaz gain, egun aurrera eramaten diren dinamikak, ekintzak eta jarduerak aurkeztu genituen. Mahainguru birtual honetan zegoen jendarteak interes handiz hartu zuten komunikazio hau, alegia, partaide askok aipatu zuten horrelako egitasmoen beharra. Kasu askotan adierazi zen ezjakintasuna horrelako fenomenoen inguruan; hau da, irakurle klubak mundu anglosaxoian ez direla eraikitzen enpoderatze espazioak bezala. Eztabaida mamitsua eta interesgarria izan zen.

1Global-Conference-on-Women-Gender-Presentation_compressed

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.