Zornotzako Irakurle Taldea

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Zornotza
Hasiera data: 2017/2018
Zenbatero elkartzen da? Hilean behin, astearte batean
Saioek zenbat irauten dute? Ordu eta erdi (18:30-20:00)
Koordinatzaileak: Ainhoa Aldazabal Gallastegi
Funtzionamendua: Egilea eta liburua aurkeztu eta kontestualizatu irudien edo bideoen bitartez, jolasak, pasarteak…
Nork kudeatzen du? Zornotzako liburutegia