Tafallako Irakurle Kluba

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Tafalla
Hasiera data: 2019
Zenbatero elkartzen da? Hilabetero
Saioek zenbat irauten dute? Ordu bat eta erdi
Koordinatzaileak: Garazi Arrula Ruiz
Funtzionamendua: Ohiko irakurle taldea da, hilean behin elkartu eta aurrez irakurritako liburuari buruz mintzatzen dira. Koordinatzaileak proposatzen ditu izenburuak (denak dira emakume* egileak), eta saiatzen dira genero ikuspegia saio guztietan txertatzen. 8-10 lagun inguru elkartzen dira.
Nork kudeatzen du? Udaleko Euskara zerbitzuak eta Berdintasun sailak. Euskara teknikariak kudeatzen du, Ana Flamariquek.