Leitzako Irakurle Taldea

Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:

"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.

Gabon, maitea."

(Mari mutil handi baten bluesa)

Kokapena: Leitza
Hasiera data: 2014
Zenbatero elkartzen da? Hilabetean behin, hileko bigarren asteazkenean
Saioek zenbat irauten dute? Ordu eta erdi inguru
Koordinatzaileak: Harkaitz Delgado / Jose Luis Huarte (2014/2017)
Funtzionamendua: Euskarazko irakurle taldea da, eta liburu loteak Nafarroako liburutegi publikoen saretik lortzen ditugu. Saioen hasieran iritzi erronda bat egiten dugu, eta, jarraian, elkarri txanda emanez solasaldia egiten dugu. Ez dugu dinamizatzailerik, ez dugu horren beharrik izan orain arte. Gutxienez bi saiotara ekartzen dituzte egile, editore edo itzultzaileak. Azken saioan, ekainean, afari bat egiten da.
Nork kudeatzen du? Leitzako Liburutegiak